Irailaren 15ean hartu zuten Pello Alberdi hernaniarrak eta Jon Rodriguez ordiziarrak Afrikarako bidea. 'Biziz' proiektua sortu dute, eta, gutxi gorabehera, 4 hilabete pasako dituzte bertako GKEetan. Ondoren, Asiara joango dira, 7 bat hilabetez ibilbidearen bigarren zatia osatzera. BERRIA egunkarian, astero kontatuko dute beraien esperientzia eta bizipenak, 'Biziz' izeneko blogean; eta Kronikan ere izango da horiek irakurtzeko aukera, txoko honetan.