Antzerkia


Maiatzak 11, larunbata


12:00

Haur antzerkia: 'Hizkidantza'

Biteri, Hernani | Antzerkia

'Hizkidantza' hitz eta soinuen arteko dantza da; horiek haur txikien irudimenezko unibertsora eramango gaituzte. Jolas eszenikoaren bitartez, bi pertsonaiak, Terpsichorek (dantza) eta Euterpek (musika), arnastu, kuxkuxeatu eta gorputzarekin eta ahotsarekin esperimentatuko dute. Mundura jaioberriak bailiran, inguruan dituzten materialekin, gorputzekin eta gertaerekin interakzioa egingo dute, ahozkoa ez den diskurtsoa eraikiz. Espresioz betetako unibertsoa osatuko dute elkarrekin, dantzan dabiltzan soinuen artean dabiltzala. Lengoaia musika moduan jasoko da eta musika, gorputzaren bidez kantatu eta dantzatuko da. Ideia eta zuzendaritza: Leire Amonarriz    Aktoreak / dantzariak: Elsa Sánchez / Leire Amonarriz, Alberto Almazá El Lagarto Baila konpainia Adina: 2-5 urte  Iraupena: 45 min. Sarrerak: maiatzaren 2tik aurrera

Haur antzerkia: 'Hizkidantza' Biteri

'Hizkidantza' hitz eta soinuen arteko dantza da; horiek haur txikien irudimenezko unibertsora eramango gaituzte.

Jolas eszenikoaren bitartez, bi pertsonaiak, Terpsichorek (dantza) eta Euterpek (musika), arnastu, kuxkuxeatu eta gorputzarekin eta ahotsarekin esperimentatuko dute. Mundura jaioberriak bailiran, inguruan dituzten materialekin, gorputzekin eta gertaerekin interakzioa egingo dute, ahozkoa ez den diskurtsoa eraikiz.

Espresioz betetako unibertsoa osatuko dute elkarrekin, dantzan dabiltzan soinuen artean dabiltzala. Lengoaia musika moduan jasoko da eta musika, gorputzaren bidez kantatu eta dantzatuko da.

Ideia eta zuzendaritza: Leire Amonarriz    
Aktoreak / dantzariak: Elsa Sánchez / Leire Amonarriz, Alberto Almazá

El Lagarto Baila konpainia

Adina: 2-5 urte  Iraupena: 45 min.

Sarrerak: maiatzaren 2tik aurrera


Maiatzak 14, asteartea


10:00

Haur antzerkia: 'Muna'

Erribera kulturgunea, Astigarraga | Antzerkia

Urtero bezala, Udalak babestutako 'Haurtxoak antzokira' egitarauaren barne, Astigarragako Herri Eskolako HH2 mailako haurrek antzezlana ikusteko parada izango dute. Oparia baztertu eta kutxarekin jolasten duten haurrentzako txango bisual eta soinuduna, zuzeneko musika lata desafinatuekin eta jostailuzko gitarrarekin.

Haur antzerkia: 'Muna' Erribera kulturgunea

Urtero bezala, Udalak babestutako 'Haurtxoak antzokira' egitarauaren barne, Astigarragako Herri Eskolako HH2 mailako haurrek antzezlana ikusteko parada izango dute.

Oparia baztertu eta kutxarekin jolasten duten haurrentzako txango bisual eta soinuduna, zuzeneko musika lata desafinatuekin eta jostailuzko gitarrarekin.