Etzi mobilizazioa, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 10a, 00:00

Urtarriletik, pediatrarik ez dago Leitzako Osasun Etxean, ez baitute ordezkorik jarri. Horrenbestez, pediatria zerbitzurik gabe daude Aranoko, Goizuetako, Aresoko eta Leitzako haur eta gaztetxoak. Hau guztia salatzeko asmotan, aldarrika­penak kalera aterako dituzte da­tozen asteotan, hainbat mobilizazio antolatuta. Aurreneko elkarretaratzeak eginen dituzte ostiralean Goizuetan, Leitzan eta Areson, arratsaldeko 18:30etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!