Jarduera ugarik emango diete jarraipena M8ko manifestazioei

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 10a, 00:00

Martxorako jarduera ugari antolatu dituzte Hernaniko eta Astigarragako eragile feministek.

Jendetsuak izan ziren pasa den ostiralean egindako mobilizazioak eta protesta jarduerak, eta horiek guztiek jarraipena izango dute martxoa bukatu bitartean. Hernaniko eta Astigarragako eragile feministek jarduera ugari antolatu dituzte.

Kulturarteko plaza feministan egingo dituzte Hernaniko ekintzak. Hilaren 16an Gobara bideo podcastaren zuzeneko emanaldia eskainiko dute bertan. Horrez gain, bi aldarrikapen egun ere zehaztu dituzte KPFko kideek: Arrazakeria eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna eta Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna.

Dantza saioak, hitzaldiak eta jardunaldiak, Astigarragan

Astelehenean bertan egingo dute Astigarragan hurrengo jarduera. Kafe tertulia antolatu dute Emakumeon Etxean, arratsaldeko 17:30etan.

Hurrengo egunetan, bi dantza saio, bi hitzaldi eta irakurketa kluba egingo dituzte. Martxoaren 19an, esaterako, 'Hezkidetzarako gakoak: berdintasunean eta indarkeria ezan heztea' hitzaldia eskainiko dute Erriberan. Saio batzuetarako izena eman beharko da.

JARDUERA FEMINISTAK

ASTIGARRAGA

MARTXOAK 4-15

09:00-13:00/16:00-20:00 'Emakume esanguratsuak Gipuzkoako historian zehar' erakusketa. Erriberan.

MARTXOAK 11
17:30 Kafe tertulia. Emakumeon Etxean.

MARTXOAK 12

19:30 Irakurketa kluba. 'Isildutako eskuak' liburua hizpide. Erriberan.

MARTXOAK 16
10:00-12:00 Clown jardunaldia. Izena eman behar da.

MARTXOAK 17

13:00 Dantza. 'Irradaka'. Foru plazan.

MARTXOAK 19

18:00 'Hezkidetzarako gakoak: berdintasunean eta indarkeria ezan heztea' hitzaldia. Erriberan. Izena eman behar da.

MARTXOAK 20

18:30 'Ezkontzearen edo banantzearen ondorio juridikoak' hitzaldia. Emakumeon Etxean.

MARTXOAK 23

20:00 Dantza. Plañiderak. Erriberan. Izena eman behar da.

 

MARTXOKO EGITARAUA KPF

HERNANI

MARTXOAK 4-26

'Atzoko eta gaurko borroka
feministak iruditan' erakusketa.

MARTXOAK 16

12:00 Gobara bideo
podcastaren zuzeneko saioa.

MARTXOAK 21

Arrazakeria eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Adi mobilizazioei!

MARTXOAK 30

Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna. Adi mobilizazioei!

*Martxoaren 25etik apirilaren 5era goizez bakarrik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!