Sagarreta taldeak Batzar Orokorra etzi, asteazkenean, egingo du Iturolan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 4a, 00:00

Sagarreta taldeak ohiko Batzar Orokorra egingo du etzi asteazkenean, martxoaren 6an, 18:00etan Iturolan, bigarren deialdian. 2023an egindako lana azalduko da, kontuak ere bai eta 2024rako egitasmoen berri emango da, hau da, ekintza planak eta proiektu nagusiak. Amaitzeko galderen eta erantzunen txanda izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!