Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Nor gara?

Kronika da Urumea bailarako goiko herrietako egunkaria; Hernani, Astigarraga, Ereñotzu, Arano eta Goizuetakoa, hain justu. Helburu du, gertuko informazioa ahalik eta azkarren eta zabalen ematea bailarako herritarrei, euskeraz. Horretarako, papereko edizioa argitaratzen dugu egunero, eta egunero ematen ditugu albiste, erreportaje eta elkarrizketak ere, www.kronika.eus web orrian.

Hernaniko Dobera Euskara Elkarteak sortu zuen Hernaniko Kronika, 2000 urtean; eta 2014an, bailara osora zabaldu zen, Astigarragako Kronika eta Urumeako Kronika edizio berriekin. Gaur egun, Kronika bateratua argitaratzen da egunero, Astigarraga, Hernani, Ereñotzu, Arano eta Goizuetako edukiak zabalduz.

Herri guzti horietako biztanleek egiten dute Kronika, edonola ere. Herritarrak dira informatzaile nagusi, eta haiekin harreman zuzena dauka Kronikak; informazioa jaso, eta egunerokoaren kontakizuna sortzen du, herritarrekin batera. Gainera, inguruko gertakarien eta herritarren berri ematen duen aldetik, gizarte kohesioan ere eragitea bilatzen du Kronikak.

Funtsean, beraz, hiru helburu nagusi ditu Kronikak: