Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko iralak 19

Mikel Aginagalde Ugartemendia

Mikel Aginagalde Ugartemendia

Mikel Aginagalde Ugartemendia

12 kolaborazio

Plazarik plaza, 25 urte dantzan

2018/04/07 Larunbata

Mende laurdena bete du Ttarla Dantza Taldeak, belaunaldiz belaunaldi; eta ondo ospatzeko, festa egingo dute, apirilaren 13 eta 14an. «Oso berezia» izango da ostiraleko emanaldia, kiroldegiko frontoian, lau belaunaldietako dantzariekin. Taldearen ibilbideari errepasoa egin diote, belaunaldi guztietako kideek, Kronikarentzat.

Pedal kolpez pedal kolpe, taldea indartuz

2017/03/11 Larunbata

Kirol gogorra da txirrindularitza, baina euskaldunen artean tradizio eta arrakasta
handia izan ditu beti. Hala ere, gure inguru hurbilean gutxi dira jarduera eder hori
praktikatzeko beta eskaintzen duten taldeak. Gutxi horien artean dago Donosti Berri Txirrindularitza Elkartea. 1992 sortu zen, eta orduz gero, Donostialdeako gazte bizikleta zaleei kirol horretan hasi eta lehen urratsak egiteko aukera ematen die. Hamar eta
hemezortzi urte bitarteko mutilak dira eta Euskal Herriko errepideetan zehar hainbat probatan parte hartzen dute. Horien artean daude zenbait hernaniar eta astigartar.

«Ez dugu galduko itxaropena, Sahara libre batera itzultzeko»

2017/02/04 Larunbata

Bere aberria bihotzean darama Cheij Ahmed Bahia (1973) sahararrak. Marokoren okupazioaren aurka urte luzez ekin dion Polisarioa eratu zen urte berean jaio zen, eta gaztea zela, dena eman zuen bere herria askatzeko borrokan.

Gaur egun gure artean bizi da, etorkizun oparo bat bilatu nahian. Hala ere, gatazkak azkenaldian hartu duen norabide ezkorra ikusita, ez du baztertzen Saharara itzultzea, okupazioaren aurkako
erresistentzian jarraitzera.

Bizi lagunak, elkar bizi

2016/11/12 Larunbata

Bihar ospatuko da Hernanin Bizilagunak ekimenaren bosgarren edizioa. Oraingoan ere, hernaniarrak eta jatorri ezberdinetako etorkinak mahai inguruan elkartuko dira arrazismoari eta aurreiritziei bizkar emateko. Sos Arrazakeriak eta Amher elkarteak antolaturiko ospakizuna da, eta festa eta aldarrikapena uztartzea du xede. Aurten, kirolak elkarbizitza sustatzeko duen ahalmena azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek.

Misiolari oblatuen historia desfile bidez kontatua

2016/06/27 Astelehena

Festen azken eguna izanik, gaur aterako dira San Joan Konpartsako kideak Hernaniko kaleak animatzera. Oraingo honetan, Hernanin garai batean egon zen misiolari oblatuen kongregazioa hartu dute gaitzat, desfile bitxi honen 24. edizioan. 

Mantzak koadrila brindisaren protagonista

2016/06/25 Larunbata

Hernaniko lagun talde beteranoa da Mantzak koadrila. Pasa den mendeko 70. hamarkadan
sortu zen eta gaurkoan ibilbide hori omenduko da koadrila eguneko topan. Eguerdiko ordu batean
izango da Gudarien plazan.

«Pazientzia eta konstantzia ezinbesteko osagaiak dira»

2016/04/16 Larunbata

Hamarkada luze bat darama Peru Alfaro triatleta hernaniarrak mundu osoan zehar lehiatzen.
Aurtengoa ez da bere ibilbideko urterik onena izan, lesioak medio. Hala ere, baikor da eta bere onena
ematen jarraituko duela agindu du Kronikari erantzundako galderetan.

Orotara mila zuhaitz inguru landatuko dituzte

2016/02/27 Larunbata

Zuhaitz Egunaren 43garren edizioa antolatua zuten gaurko Aparrain mendian, Mendiriz Mendi Elkarteak 
eta Hernaniko Udalak. Alerta naranja emana dago gaur prezipitazioengatik, eta atzo azken orduan ekimena  bertan behera uztea erabaki zuten; datozen egunetan jakinaraziko dute noiz egingo den. 

«Bederatzitik bederatzi irabazi ditugu»

2016/01/30 Larunbata

Hernaniko  Club de Rugby Elkarteko hamasei urtez azpiko taldeak denboraldi hasiera ezin hobea izan du Euskal Ligan, eta jokatu dituzten bederatzi partiduetan guztietan, garaipena lortu dute. Gaur Zarautzen jokatuko dute, 11:00etan. Taldeko bi entrena­tzaileekin hitz egiteko aukera izan dugu. 

Egin topa, Muzki koadrilarekin

2015/06/25 Osteguna

Aurtengoan Muzki lagun-taldea izango da omendua koadrilen eguneko brindis herrikoian. Ohorea da, haien esanetan, egun horretako protagonistak izatea eta San Joan bereziak izango direla adierazi dute.