Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko maiatzak 23

Jon Altuna Iza 'Oxan'

Jon Altuna Iza 'Oxan'

Jon Altuna Iza 'Oxan'

8 kolaborazio

Auzokoek auzokoentzat eraiki zuten Elorrabiko zubi eseki «historikoa»

2018/06/24 Igandea

Elorrabin zubi esekirik ez da izango. Ez da eroriko. Ez du urak eramango. 2019 hasierarako zubi berri «modernoa» eraikiko dute. Hormigoizkoa. Zintzilikatutako zubia auzotarrek egin zuten 1943an eta auzotarrek berreraiki 1979an. Hernaniko historian sartu zen, zoritxarrez, duela 40 urte, 1978ko ekainaren 25ean: Gertaera latza izan zen, San Joanetako estropada jokatzen ari zirela, ikuslez gainezka zen zubia erori eta sei pertsona hil ziren. Gero, 2011ko azaroan, urak eraman zuen zubia.  

100 urte, gobernadorearen aurkako altxamendutik

2018/04/14 Larunbata

Baztanga zuten gaixoak Milagrosako erietxera sartzea galarazi nahi zuten Kaxkoko bizilagunek, 1918ko
apirilaren 2an. Emakumeen parte hartzea eta ausardia aipagarriak izan ziren matxinadan.

 

Maialen Lujanbio, Euskal Herriko txapeldun berriro

2017/12/18 Astelehena

Hernaniko Bertso Eskolako ordezkariek erakustaldia eman zuten BECen. Aitor Mendi luze izan da bigarren. Unai Agirre finalaren animatzaile nagusietakoa eta Beñat Gaztelumendik ere ale bikainak utzi zituen. 

BECetik eta BECera begira, hernaniarrak

2017/12/16 Larunbata

Txapela Hernanira ekartzeko aukera sekula izan den handiena da, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalisten erdiak dira eta, Iraulio Panttalone Bertso Eskolakoak. Zita bihar, goizeko 11:00etan hasita, Barakaldoko BECen.

Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi txapela janzteko lehian sartu dira

2017/10/28 Larunbata

Bertsolari Txapelketa Nagusia bero bero jarriko da gaurtik aurrera. Finalaurrekoetan erabakiko da zein zortzi bertsolarik kantatuko duten abenduaren 17ko finalean. Zazpi saio dira, bi itzuli, abenduaren 2ra bitartean. Duela lau urte BECen ziren Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi. Hiruak dira berriro  han kantatzeko hautagai sendoak. Unai Agirre eta Agin Laburuk borroka horretan egon nahi dute. Oraingoz onenetarikoak izan dira final laurdenetan.