Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko iralak 19

Iñaki Sanz Azkue

Iñaki Sanz Azkue

Iñaki Sanz Azkue

8 kolaborazio

Sagastien zaindari txikiak

2019/01/19 Larunbata

Zenbat eta fauna anitzagoa sagastian, orduan eta aukera gehiago izango da uzta hobea izateko, izurriteak gutxituko direlako eta polinizazioa handitu. Bestalde, sagastiaren itxurak eta inguratzen duen paisaiaren egiturak erlazio zuzena du bertan egongo den fauna aberastasunarekin. Bioaniztasunak, hortaz, sagastiari mesede egingo dio; eta sagastiak berak gure lurraldearen bioaniztasunari lagun diezaioke.

Oteak dirua balio zuenean

2018/05/05 Larunbata

IÑAKI SANZ-AZKUE
Argia aldizkarian argitaratua

 

Gezurra dirudi; sinestezina, egun ia nonahi topatzen dugun lore horiko landare arantzadun horrek dirua balio izana iraganean. Baina horrela izan zen; leku batzuetan bai, behintzat. Eta bere ustiaketak sortu zituen 
bizilagunen haserrealdiak, herrien arteko ika-mikak, auziak eta arauak jarri beharra. Izan ere, garai batean oteak bere garrantzia izan zuen; aziendari azpiak egiteko edota jaten emateko mozten zen; sutarako ere 
erabiltzen zen, etxerako edota karobiak pizteko garaian; kasu batzuetan, baita arragoetarako ere. Dokumentu zaharrak ditugu hori guztia egiaztatzeko. Otearena, orduan, egia ote?

«Joarea belarriekin egiten da»

2018/03/24 Larunbata

«Pertsonak zapata bezala, joare bakoitzak behar du bere neurria, bere soinua», esan digute Apezetxeatarrek. Izan ere, abila behar du joaregileak; jakin behar du mailua hartu eta kolpe zehatzak ematen: non eta nola jo asmatzen. Kolpe horiek emango baitiote forma joareari, eta formak, soinua. 

Sagardoa eta garagardotarako lupulua nahasten direnean...

2018/01/20 Larunbata

Garagardoa egiteko erabiltzen den lupulua eta sagardoa nahastean ateratzen den edaria berezia da. Zaporea, freskotasuna eta nortasuna; hiruak omen ditu. Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan arrakasta handiko edaria da, eta duela urtebete Galizian ere atera dute halakorik, bertako sagarra eta kanpoko lupuluarekin egina. Euskal Herrian, ordea, sagardo lupuluduna edari arrotza da. Oraingoz.

Goizuetan lainoa lehertzen duenean...

2017/09/23 Larunbata

Argia aldizkarian argitaratua

ILUSTRAZIOA: AINARA AZPIAZU ‘AXPI’.

Errioan marmitak garbitzen ari zela sentitu zuen Manuelek lehendabiziko ur-kolpea. «Baina zer da hori, olatua?», pentsatu zuen. Bere herrian, Hernanin, tanta bat ere ez zuen bota goiz hartan, Goizuetan ordea «baldeka». Urumea zazpi metro igo zen ia ordubetean eta erasoak sorpresan harrapatu zituen denak duela 70 urteko igande goiz hartan, baita mezan zeudenak ere. Goizuetan lainoa lehertzen duenean... apaizek ere kontuz ibili beharra baitaukate.

Garagardotarako lupulua Euskal Herrian: iragana edo etorkizuna?

2017/01/28 Larunbata

Lupulua ez da edozein landare. Lupulua landare berezia da eta baditu ondo gorderiko sekretu txikiak. Izan ere, lupuluaren lore emean, barnean, ezkutatuta dago garagardo onena egiteko sekretua: lupulina. II. Mundu Gerraren ostean, Euskal Herriko baratzeetan lupuluak inguratutako zortzi metroko makila luzeak azaldu zirenean, inork gutxik zekien zer zen lupulua; inork gutxik zer zen lupulina. Egun, garagardo artisaua indarra hartzen ari den honetan, gutxi dira lupulua ezagutzen ez dutenak, baina asko Euskal Herrian lupulua landatu zela ez dakitenak.

Harrapazka Eguna: auzolana eta lehia nahasten direnean

2016/09/10 Larunbata

Igoin mendiaren magalean bildu dira denak urtero bezala. Ilun-bistan atera dira, bakoitza bere baserritik. Oinez egin dute bertarako bidea, batzuentzat ordutako bide luzea. Eguna argitzen ari du eta tentsioa sumatzen da. Han daude denak orain. Zain. Igitaia eskuan hartuta, maldan gora dagoen landazainari begira. Adi. Bat-batean, landazainak besoa altxa eta argi bat atera da zerurantz. Etxafuegoa iraileko zeru gorrituan lehertu da. Puskatu da isiltasuna. Igoin-sasiko hariztiaren azpian igitai hotsa baino ez da entzuten. Zeinek iñistor edo garo gehiago ebakiko ariko dira ilundu arte. Hasi da aurtengo Harrapazka Eguna!