Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Gaizka Izagirre Brosa

Gaizka Izagirre Brosa

Gaizka Izagirre Brosa

4 kolaborazio

Zer ikusi, aurtengo Zinemaldian?

2019/09/14 Larunbata

Iritsi da Donostiako Zinemaldiaren 67garren edizioa ere; irailaren 20tik 28ra egingo da. Emanaldi guztien informazioa biltzen duen Filmen Gida asteazkenean argtitaratu zen, eta Zinemaldiaren webgunean eta Tabakaleran, Kursaalen eta liburudenda eta kioskoetan aurkitu daiteke. Sarrerak, berriz, bihar jarriko dira salgai, goizeko 09:00etatik aurrera, Kursaalen eta interneten, Zinemaldiaren webgunean eta Kutxa Ticket-en.

Zinema atzo, gaur...eta bihar!

2018/09/29 Larunbata

Beldurra, zirrara, harridura, asperraldia edo haserrea. Nola igorri zortzi egunetan zehar bizitako sentimenduak lerro batzuen bitartez? Nik ez dut formula ezagutzen. Egin dezakedan bakarra, sentimendu guzti horien atzean dauden filmak zuei gomendatzea da. Joan zaigu beste urte betez Donostia Zinemaldia, aurtengoa 66garrena, eta denetik eta denentzat topatu dugu (polemika barne).

Handitzen, handitzen…

2017/09/30 Larunbata

Gure Zinemaldi maiteak 65 urte bete ditu aurten.  Erretiroan pentsatzeko unea izaten den adin hori ordea, ez dator bat  bizi duen sasoiarekin. Zahartzen ari da bai, baina jaialdia osatzen duten sail guztien indarrak eta batez ere urteroko ikusleen fideltasunak, gazte mantentzen dute oraindik. Sail guztiak diot, aurtengoa, sailaren arabera iritzi desberdinak pizteko gai izan diren filmak ikusi ditugulako. Alegia aukeraturiko multzoaren arabera, desoreka handia nabaritu dudala. Hori argitzeko onena eta eraginkorrena izen konkretuak ematea izaten da beti.

Zinemaldia 2016 proposamenak: 7 galdera, 20 film

2016/09/17 Larunbata

Azkenean iritsi da. Hementxe daukagu ate joka, zinemazaleok urtero galdu ezin dugun hitzordua. Errenka luze horietan urtero topatzen ditugun ilara-lagun horiekin berriro topatzeko unea iritsi da. Kafea bidelagun
bereiziezina alboan hartu, eta goizaldeko 01:00etan film errusiar bat ikustetik atera...  Hurrengo goizean 08:00etan ilaran jarri eta drama islandiar bat ikusi... Iritsi da zine grina pizten duen Zinemaldiaren 64. edizioa.