Martxa bizia hartuta, hiruna partidu gaurtik ostiralera Tilos 7 Pasan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 7a, 00:00

Gaurtik ostiralera bitartean, 12 partidu jokatuko dituzte Tilosetan.

12 partidu jokatuko dituzte Tilosetako frontoian, datozen lau egunetan, arratsaldeko 17:45etatik aurrera.

Bere hirugarren astea betetzear da Tilos 7 Pasa txapelketa, eta martxa bizia hartu du dagoeneko. Joan den astean, maiatzaren 1eko jaieguna tarteko, partidu gutxiago jokatu zituzten, baina erritmoa berreskuratuko du aste honetan: gaurtik ostiralera, hiruna partidu jokatuko dituzte arratsaldero, 17:45etatik aurrera.

Gaurko jardunaldian, Arregi-Urreaga eta Etxeberria-Erostarbe ariko dira aurrez aurre lehenengo parti­duan (bigarren maila), Ramos-San Miguel eta Loidi-Luixa bigarrenean (lehenengo maila), eta Teje-Txema eta Dani-Mikel hirugarrenean (herrikoia).

Bihar honakoak izango dira par­ti­duak: Iraola-Zabala/Kristian-Merino (bigarren maila), Arizmendi-Inda/Zumeta-Galarraga (lehenengo maila), eta Apezetxea-Irizar/Agirre-Lete (bigarren maila).

Ostegun arratsaldean jokatuko dituzte beste hiru: Xalbador-Xalbador/Joanex-Larburu (bigarren maila), Diaz-Villena/Onintza-Ainhoa (neskak), eta Agi­rre-Mazizior/Mitxelena-Arzallus (bigarren maila). Eta ostiralean, azkenik, honako hiru partidu­e­kin itxiko dute astea: Castillo-Sagrado/Del Cura-Sanchez (biga­­rren mailakoa), Sara-Haizea/Fernandez-Chaves (neskak), eta Mendigain-Zubiria/Estefano-Aranburu (bigarren maila).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!