Erraustegiaren kutsaduraz informatzeko agerraldia gaur, Zubietan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 7a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etan izango da agerraldia, Zubietako frontoian. 

rraustegiaren Aurkako Mugimenduak agerraldia egingo du gaur, Zubietako frontoian, arratsaldeko 18:00etan. Agerraldian, bi albiste garrantzitsu elkarbanatuko dituzte, eta hauen xehetasunak emango dituztela azaldu dute antolatzaileek. Horietako bat izango da maiatzaren 18rako antolatu dutela Zubietako Martxa Erraustegirano: «Gipuzkoako herritarren protesta, Lasarte-Oriatik erraustegiaren atariraino eramango dugu».

Eta bigarrenik,  honakoa jakinaraziko diete Gipuzkoako herritarrei ondorengoa: «ToxicoWatch fundazio nederlandarreko bi aditu, espreski etorriko dira azaltzera, Zubietako erraustegiak sortutako kutsaduraz azken bost urteotan egin dituzten analisien emaitzak».

Beraz, herritarrei gaurko agerraldira bertaratzeko deia luzatu diete eta ondorengoa gehitu dute: «Bi albiste horien xehetasun gehiago emango ditugu. Beraz, animatu eta etorri!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!