38garren Mus Txapelketa martxan, Aralarren

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 7a, 00:00

Iazko txapelketaren finala jokatu zuten herritarrak, jasotako sariekin.

Bigarren jardunaldia jokatuko dute bihar, eta hirugarrena ostegunean. Gaueko 22:00etan hasiko dira partidak.

Atzo eman zitzaion hasiera  Aralar tabernako XXXVIII. Mus txapelketari, eta aste honetan bi jardunaldi gehiago jokatuko dituzte. Horietako bat bihar izango da, eta bestea ostegunean. Ohi moduan, gaueko 22:00etan hasiko dira partidak, Aralar tabernan. Bihar ondorengoek hartuko dute parte: Iñakik eta Barreirosek, Txemaren eta Iñakiren aurka jokatuko dute; Moretek eta Moretek, Iñaki eta Aitor izango dituzte aurkari; Maxik eta Fernandok Angelen eta Peperen aurka jokatuko dute; Maria Luisa eta Atxagak, Aiatz eta Aitor izango dituzte aurrez aurre; eta Gorkak eta Xabatek, Olatzen eta Amaiaren aurka lehiatu beharko dute

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!