Urteko bosgarren odol ematea gaur arratsaldean, anbulategian

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 7a, 00:00

Herritar bat, urtarrileko odol ematean. Guztira 30 estrakzioa egin zituzten.

Arratsaldeko 17:00etatik 20:40etara bitartean izango da odola emateko aukera, eta horretarako, aurrez hitzordua eskatu behar da gaur goizean, 943 00 78 85 zenbakira deituta.

Hileroko zitari eutsiz, gaur arratsaldean odola emateko aukera izango dute herritarrek. Horretarako, hitzordua hartu beharko da aldez aurretik, gaur goizean zehar deituta, ondorengo telefonora: 943 00 78 85. 

Odola emateko aukera izango dute herritarrek arratsaldeko 17:00etatik 20:40etara, Hernaniko anbulategian. Hernaniko Odol Emaileen Elkarteak deia luzatu nahi izan die herritarrei, odola ematera gerturatu daitezne, 2024rako jarritako helburuak bete nahi baitituzte: «Gure erronka da 78 odol emaile berri lortzea. Aanimatu, odol emaileak behar ditugu eta».

 

38 estrakzio, apirilean

Urteko bosgarren odol ematea izango da gaurkoa. Urtarrilean 30 estrakzio izan ziren; otsailean, 50 pertsonak eman zuten odola; martxoan, berriz, 40 izan ziren odola ematera animatu zirenak; eta apirilean 38 estrakzio izan ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!