Janari bilketa solidarioa egingo dute Aratzeko ikasleek, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 26a, 00:00

Aratz Ikastolako LH4ko ikasleek, janari bilketa solidarioa egingo dute datorren astelehenetik aurrera, Elkano kaleko Eroski supermerkatuan. Ikasleak proiektu bat egiten ari dira, beharra duten pertsonei laguntzeko. Proiektu hau Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin elkarlanean landuko dute, eta horretarako, bost eguneko elikagai bilketa solidarioa egingo dute, apirilaren 29tik maiatzaren 3ra. Eraman beharreko elikagaiak honakoak dira: azukrea, gailetak, hauts kakaoa, olioa, pardelak, umeentzako janaria eta kontserbak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!