38 urteko hernaniar bat hil da Aiako Harrian

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 23a, 00:00

Iker Santos 10 metroko altueratik erori zen Lesakako udalerriko mugen barruan.

Hernaniko mendizale bat, 38 urteko Iker Santos Indakoetxea, hil zen igandean Aiako Harrian, Lesakako udalerrian, 10 metrotik erori eta gero. Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Erreskate Teknikoko Taldeko kideek gorpua erreskatatu zuten. Eguerdian, 13:00etan gertatu zen istripua.

Foruzaingoko Polizia Judizialeko agenteak ere bertaratu ziren, Esku-hartze Berezietako Taldeko eginbideez eta kideez arduratzeko. Hildako mendizalearen gorpua Auzitegi Medikuntzako eta Auzitegi Zientzietako Nafarroako Institutura eraman zuten, autopsia egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!