Apirileko literatur solasaldiak, bihar eta etzi Udal Liburutegian

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 22a, 00:00
Olatz Mitxelena idazlea, 'Arrain hezur bat eztarrian' liburuarekin.

Aste honetan izango dira apirileko bi literatur solasaldiak, Biteriko Udal Liburutegian. Bihar egingo dute euskerazkoa, asteartez, arratsaldeko 19:00etan hasita. Olatz Mitxelena idazle oiartzuarraren 'Arrain hezur bat eztarrian' liburua izango dute hizpide oraingoan, Ane Mayozek gidatuta. Hurrengo egunean, berriz, gaztelaniazko literatur solasaldia egingo dute, asteazkenean. Sara Mesaren 'Un amor' liburuaz ariko dira, 19:00etan, Slawka Grabowskak gidatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!