Maiatzaren 11ko Gazte Egunerako, bazkari txartelak salgai

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 22a, 00:00

Futbito Txapelketaren finalen ondoren, Tilosetan egingo dute bazkaria. Goiz Argin eta Txilin daude txartelak salgai, 12 euroan.

Gazte Eguna antolatu du Hernaniko Gazte Asanbladak, maiatzaren 11rako. Egun horretan, Futbito Txapelketaren finalak jokatuko dituzte goizean, eta ondoren, bazkaria egingo dute Tilosetan. Bazkalostean banatuko dizkiete sariak futbito txapelketako onenei, Tilosetan bertan.

Arratsaldean, txarangak piztuko du giroa Kaxkoan, eta kalez kale ibiliko dira Gazte Eguneko partehartzaileak ere. Eta eguna borobiltzeko, Kontrakantxa gaztetxera mugituko dute festa: kontzertuak izango dira bertan, gauean.

Tilosetako bazkarirako, dagoeneko salgai daude txartelak. Goiz Argi eta Txili tabernetan eskuratu daitezke, 12 euroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!