Hernaniko hiru batel, Euskadiko Txapelketaren finaletan gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 21a, 09:31

Neska senior, promesa eta jubenilek lortu dute finalera sailkatzea, eta gaur izango dira banderaren lehian, 10:00etan hasita. Zuzenean ikusi daitezke finalak interneten.

Euskadiko Batel Txapelketak ari dira jokatzen asteburu honetan, Pasai Donibanen. Atzo izan ziren sailkatze estropadak, eta finalera sailkatu ziren Hernaniko Arraun Elkarteak uretaratutako bost ontzietatik hiru: neska seniorrena, neska promesena eta neska jubenilena.

Gaur goizean ariko dira banderaren lehian, 10:00etan hasita; eta finalak zuzenean ikusteko aukera izango da interneten:

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!