Erdi Arora bueltatuko dira herriko kaleak, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 20a, 00:00
Eguraldia lagun zela, giro ederra sortu zen ostiralean, Erdi Aroko azokan.

Gaur eta bihar postuak 11:00etatik 22:00etara egongo dira irekita. 15:00ak eta 17:00ak bitartean itxi egingo dituzte artisautza postuak. Hala ere, taberna zabalik egongo da.

Atzotik Erdi Aroko Azokak hartuko ditu Kaxkoko kaleak, eta bihar arte, dozenaka postuz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. 80 baino postu gehiago izango dira herriko kaleetan. 

Artisauen postu ugari jarri dituzte, besteak beste, bitxigintza, kosmetika naturala, larrua eta zeramika. Hainbat elikadura postu ere izango dira, hestebeteekin, goxokiekin edota produktu garrapinatuekin; eta gune arabiar bat ere bai. 

Postuez gain, ekintza ugari antolatu dira astebururako; hala nola, ipuin kontaketa saioak, musika, artisau tailerrak, jolasak, kalejirak, antzerki eta su ikuskizunak...

Gaur eta bihar postuak zabalik egongo dira, 11:00etatik 22:00etara. 15:00ak eta 17:00ak bitartean itxi egingo dituzte artisautza postuak, baina taberna zabalik egongo da.

GAUR

10:30, Desfile orokorra

11:00, Merkatuaren irekiera. Haurrentzako gunea eta artisau tailerrak.

11:00, 12:30, 14:30, 17:00, 18:30 eta 20:30, Al Maram taldea

11:30, 13:30, 17:30 eta 19:00,
Eulali ipuin kontalaria, Plazan

12:00, 13:30, 17:15, 18:15
eta 20:30,
Barzonia taldea

12:45, 14:15 eta 17:30, Tinglao kale antzerkia

13:30 eta 18:00, Urna Regnum taldeko borrokalariak, Plazan

17:00, Haurrentzako gunea eta artisau tailerrak

18:30, Ohiko ipuinak, Plazan

19:00, El Tinglaoren kale ikuskizuna, Plazan

20:30, El Tinglaoren su ikuskizuna, Plazan

 

BIHAR

11:00, Merkatuaren irekiera. Haurrentzako gunea eta artisau tailerrak.

11:00, 12:30, 14:30, 17:00, 18:30 eta 20:00, Al Maram taldearekin musika eta dantza

11:30, 13:30, 17:30 eta 19:30,
Eulali ipuin kontalaria, Plazan

12:00, 13:30, 17:15, 18:15
eta 20:00, 
Barzonia taldea

12:45, 14:15 eta 17:30, 
El Tinglaoren kale antzerkia

13:30 eta 18:00, Urna Regnum taldeko borrokalariak, Plazan

17:00, Haurrentzako gunea eta artisau tailerrak

18:30, Ohiko ipuinak

19:00, El Tinglaoren kale ikuskizuna, Plazan

20:30, Merkatuaren bukaera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!