Kantu enblematikoenak oholtzaratuko ditu gaur gauean Kerobia taldeak, 'Gora bizitza' diskoarekin

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 19a, 00:00
Kerobia taldea. Diskoko promozioko argazkia.

Gaueko 22:00etan hasiko da kontzertua eta zutik izango da. Kerobiak sortutako azken lana oholtzaratuko du: 'Gora bizitza'.

Gaur gaueko 22:00etan Kerobia taldea Biteriko oholtzan ikusteko aukera izango dute hernaniarrek. Kontzertua zutik izango da, beraz, gorputzak dantzan jartzeko aitzakia ederra dute hernaniarrek. 

Gora bizitza aurkeztuko du gaur Kerobia taldeak eta bertan bere kantu enblematikoenak jasotzeaz gain, kantu akustikoek osatutako errepertorioa ere bada. Oholtzan izango dira gaurkoan, Xabi Bandini ahotsa eta gitarra;  Lur Larraza gitarra; Eneko Requetibate bateria; Carlos Colina teklatua; eta  Alberto Isaba baxua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!