Asteazkenean iritsiko da Furgobaratza Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 12a, 00:00

Arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara eskainiko dute tailerra, eta edonork du bertaratzeko aukera. 

Datorren asteazkenean, apirilaren 17an, iritsiko da Furgobaratza Sagastialdeko Udal baratzera. Oraingo honetan tomateari buruzko tailerra eskainiko dute bertan: «Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak azalduko ditugu; landaketa distantzia, zaintza eta tratamenduak, esaterako». 

Arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara eskainiko dute tailerra, eta parte hartzea irekia eta doakoa izango da. Hortaz, antolatzaileek zehaztu dute, baratzeetako erabiltzaileekin batera, edozeinek duela bertaratzeko aukera. Tailerraz gain, Furgobaratza zerbitzua ere izango da. 

Bertaratzen diren herritar guztien artean tomate landareak oparituko dituzte antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!