Loli Izagirre, martxoko zozketako irabazlea

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 7a, 00:00
Loli Izagirre sariekin, Kronikaren bulegoan.

Kronikakideen arteko zozketan, Loli Izagirre hernaniarrak irabazi zuen martxoko saria. Izagirrek Errigorako saskia, sagardo kaxa bat eta Hernani Bidaiakek eskainitako maleta bat eskuratu zituen. 

Kronikakideek dagoeneko aukera dute apirileko zozketan parte hartzeko, ondorengo estekaren bidez: https://kronika.eus/zozketak/2024ko-apirileko-zozketa/bazkidea. Hilabete honetan Errigorako saskia eta sagardo kaxa bat irabazteko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!