Trans mugimenduari ikusgarritasuna eman zitzaion

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 4a, 00:00

Manifestariak, Urbieta kaletik Plaza Berrira bidean, transfobiaren kontrako aldarria eginez.

Dozenaka lagun gerturatu ziren astearte arratsaldean Moio kalera, Loratuz Lotu trans helduentzako elkarteak eta Buruntzaldeko Transmaribibollo Sareak egindako deiari erantzunez. Bertan elkartuta, manifestazioa egin zuten Hernaniko kaleetan barrena. Horrekin ospatu eta aldarrikatu zuten Trans Ikusgarritasunaren Eguna, joan den igandean izan zena.

'Zistema irauli' zioen pankartaren atzean, transfobiaren kontrako aldarri ozena egin zuten manifestazioko partehartzaile­ek. Adin guztietako herritarrak ba­­tu ziren deialdira, eta erakutsi zu­ten belaunaldien arteko saretzearekin egin behar dela bidea: «Eskerrik asko gerturatu zareten guztioi. Denon artean zistema iraultzea posible izango da», nabarmendu dute antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!