Klima aldaketa hizpide izango duen parte hartze saioa, hilaren 21an

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 14a, 00:00

Arratsaldeko 17:30etan hasiko da bigarren parte hartze saioa, Biterin.

Hernaniko Udala udalerria klima aldaketara egokitzeko plana burutzen ari da, «krisi klimatikoari aurre egiteko, berotegi-efektuko gasen isurpenak murrizteaz gain, dagoeneko aurreikusten diren inpaktuetara egokitzeko ekintzak martxan jartzea garrantzitsua delako». 

Horretarako, Udalak joan den abenduan online formatuko galdetegi bat pasa zien herritarrei, eta urtarrilean, berriz, parte hartze saio bat egin zuten, ondorengo arrazoiak medio: «Herritarren ahotsa eta iritziak kontutan hartu nahi ditugu plan honetan».

Behin diagnostikoa gauzatuta eta eragile desberdinekin emaitzak partekatuta, Klima Aldaketara Egokitzeko Hernaniko Planean ekintza plan bat definitu dute. Eta ekintza plan hau, herritarrekin lantzeko partaidetza saioa antolatu du martxoaren 21erako, Biterin, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara bitartean.

Udalak azaldu du saio honetan parte hartzeko ez dela ezagutza teknikorik behar, «modu erraz eta dinamikoan landuko baitira gai guztiak». Horregatik, herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak.

https://forms.gle/mPb3YCD1ZLUATb448

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!