EAJ-PNV abstenitu egin da M8ko udal adierazpenean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 8a, 19:59

EAJ-PNVren ustez, administrazioen ardurapeko zerbitzuak ez dituzte zertan funtzionarioek bakarrik eman behar.
«Adierazpen instituzional bat adosteko aurkeztu diren dokumentuetan, alderdi politiko guztiak ados geunden hasieran aurkeztu zenarekin. Funtsean, hiru alderdi politikok onartu duten berbera zen, salbu eta onartutakoan etxez etxeko laguntza-zerbitzua funtzionarioek soilik ematen duten», adierazi du Amonarraizek.
«Gure ustez, sektoreko enpresek aktiboki parte hartu dute kalitate-parametroak lortzeko, eta ez dira baztertu behar etorkizunean. Lankidetza publiko-pribatua ezinbestekoa da etengabeko hobekuntza lortzeko», jarraitu du EAJ-PNVko bozeramaileak.
«Pena izan da denok ados egon gintezkeen testu bat izanda, ekarpen batek adierazpen instituzional bateratu bat eragotzi izana» amaitu du bozeramaileak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!