Martxoaren 8rako egitaraua prest

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 4a, 00:00

Manifestazioa Plaza Berritik hasiko da ostiralean.

Koordinadora feministak antolatu du ostiraleko Emakume Langileen Nazioarteko Eguna.

Aurten ere aldarrikapen feministak izango dira martxoaren 8ko protagonista nagusiak Emakume Langileen nazioarteko Egunean. Bailarako herriak more kolorez jantziko dira astean zehar, eta ekintza ugari antolatu dituzte talde feministek. Hernanin Koordinadora Feministak bildu ditu.

 

EGITARAUA

HERNANI

MARTXOAK 5

17:30 Kahoot Feminista (Gaztelekuan).

18:30 Euskal Musikagileen kontzertua (Biterin).

MARTXOAK 6

17:30 Txape feministak (Gaztelekua).

MARTXOAK 7

17:30 Lelo feministak (Gaztelekua).

MARTXOAK 8

14:00 Bazkaria Kulturarteko Plaza Feminstan. Norberak bere janaria eman behar du.

16:30 Totebag feministak (Gaztelekua).

17:30 Goiz Eguzki abesbatzako emakumeen emanaldia (Goiz Eguzkin).

19:00 Manifestazioa. Plaza Berritik.

MARTXOAK 9

16:30 Oka jolas feministak (Gaztelekua).

MARTXOAK 10

17:00 Moxie filma (Gaztelekua).

MARTXOAK 16

12:00 Podcasta zuzenean. Greba feminista orokorra: eta, orain, zer? Kulturarteko Plaza Feministan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!