Txotx garaian indarkeria matxistari aurre egiteko egitaraua prestatu da

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 27a, 00:00

Itaiak antolatu du eta martxoan zehar hitzaldia, mobilizazioa, tailerra eta jaialdia prestatu dira.

Hernaniko Itaiak Txotx denboraldian zehar indarkeria matxistari aurre egiteko egitaraua azalerazi du. Horretarako ekintza ezberdinak antolatu dituzte martxoan zehar. «Emakume langileek jasaten dituzten eraso matxistez -eta, oro har, txotx denboraldiaren problematikaz- jendea kontzientzia nahiz sentsibiliza dadin, Hernani pankarta, kartel eta pegatinaz beteko dugu, eta horretarako martxoaren 12an, 17:00etan, lan eguna antolatu dugu».

Martxoaren 1ean Biterin, 18:00etan, Indarkeria matxistaren aurpegi berriak hitzaldia prestatu dute. Martxoaren 8an mobilizazioa egingo dute Emakume Langileen nazioarteko eguna dela eta. Martxoaren 16an Autodefentsa tailerra eskainiko dute, 10:00etan, Biterin. Bukatzeko, martxoaren 23an jaialdi bat antolatuko dute Kontrakantxa gaztetxean. Korrika 17:00etan pasako dela kontuan hartuta, 19:00etan hasiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!