Jangela zerbitzu duina aldarrikatuko dute, Gudarien Plazan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 22a, 00:00

Kalejiraren ondoren egingo dute protesta ekitaldia.

Langile Ikastolako familiek hilaren 24an egingo dute elkarretaratzea, eguerdiko 13:00etan.

Igande honetan, Hernaniko hezkuntza komunitateak antolatutako Olentzero eta Mari Domingiren kalejiraren ostean, jangela zerbitzu duin bat eskatzeko aldarria egingo da, Gudarien Plazan. 13:00etan emango zaio hasiera ekimenari eta Langile Ikastolako familiek idatzi bat irakurriko dute egoeraren berri emateko eta janari osasungarria eskatzeko euren seme-alabentzat.

Udalak sortu den kezka partekatzen du

Hernaniko Udalak babesa adierazi dio hezkuntza komunitateari eta konponbidean bidelagun izateko konpromisoa hartu du, baita beste erakundeen laguntzaile izatekoa ere.

Eskola jantokiak udal eskumenekoak ez diren arren, herriko ikastetxe batean halako gertaerak izatea kezka iturri direla dio Udalak eta jantoki ereduen inguruko lanketa egiteko prest agertu da,  ikastetxe bakoitzeko guraso ordezkaritzekin elkarlanean.

Lanketaren helburua da bestelako jangela eredu baten bideragarritasuna aztertzea eta horretarako lehen urratsak ematen hasi dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!