Hernani BHIko ikasleek bi sari, EHUko geologia argazki lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 18a, 00:00

Iraia Mujika eta Leire Perez.

Zortzi elkartek hartuko dute parte Santa Barbaran abenduaren 14ra arte.

EHUko geologia sailak antolatzen duen argazki geologikoen XV. edizioan parte hartu dute Hernani BHIko ikasleek eta bi sari lortu dituzte.

Lehenengo Batxilergoko Leire Perez ikasleak bigarren saria lortu berri du Haranaren bide magikoa argazkiarekin eta Iraia Mujikak hirugarren saria, Arrokak zerua ikutzen lanarekin. Lehenengo saria Geologiaren eszentrikotasuna argazkiak lortu zuen eta egilea Mungiako Larramendi ikastolako Jare Markaidak lortu zuen.

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleak izan dira epaimahaiko kide eta sariak esleitzerakoan kontuan izan dute argazkiaren kalitatea, argazkiaren berezitasuna, originaltasuna, eta azalpen zientifikoa. EHUk antolatzen duen Zientzia Astearen XVIII. edizioaren barruan antolatu zen lehiaketa.

Hernaniko institutuko Biologia eta Geologia mintegitik lehiaketa hauetan partehartzera animatzen dituzte ikasleak gaur egungo gizartean geologiak duen garrantzia balorean jartzeko asmoz. Lehiaketako irabazleek beren bonuez gozatu ahal izango dute artikuluak erosteko EHUko denda online eta fisikoan, denentzako eta unibertsitate-komunitatearengana zuzendua beren erosketa partikularrak egin ditzaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!