Gaur arte salgai, Garagardo Festako txartelak

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 21a, 00:00

Datorren larunbatean, apirilaren 27an, eginen dute Garagardo Festa Goizuetan, laugarrenez. Umore Ona elkartean izanen da, 21:30etan hasita; eta bertan afaltzeko txartelak erosteko, gaurkoa da azkeneko eguna. Motzanen eta Amaia kafetegian daude salgai: menua edaririk gabe 16 euroan, eta lau garagardorekin 26 euroan. Honakoa izanen da menua: entsalada, saltxitxak, saiheskia, patata purea, postrea, kafea eta kopa. Gainera, Ainhoa Zabaleta musikari eta abeslariak girotuko du afaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!