Elkarretaratzea egingo dute gaur Goizuetan, Leitzalderako pediatra eskatzeko

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 12a, 00:00

Leitzaldean pediatria orain ekimeneko kideek deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur, arratsaldeko 18:30etan, Goizuetan. Urtarriletik daude Leitzako Osasun Etxean pediatrarik gabe, eta, horren ondorioz, kasu ugari Iruñera bideratzen ari direla salatu dute. Datozen asteetarako zenbait mobilizazio deitu dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!