Giro ederra izan zuten ereñotzuarrek ostiral iluntzean, Ur Mia elkartean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 10a, 00:00

Pasa den ostiralean, martxoaren 8 an, afari eder baten bueltan bukatu zuten Emakumeen Nazioarteko Eguna Ereñotzuko emakume ugarik.

Hernaniko manifestazioan ibili ondoren, Ur Mia elkartean jarri zuten hitzordua. Bertan, lagun giroan, gustura afaldu eta Mejillon Tigre taldearen punk poesia emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!