Sekulako jendetza eta giro goxoa, Sortzailien Azokaren inguruan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 22a, 00:00
Herritar asko eta asko gerturatu ziren Sortzailien Azokako postuetara.

Sagardoetxearen parean Kale Nagusia itxi, Joseba Barandiaran plazarekin gune bateratu bat osatu, eta oso modu goxoan prestatu dute Sortzailien Azoka aurten, bere laugarren edizioan, Astigarragako Gazte Asanbladatik.

Arrakasta erabatekoa izan zen atzokoan, osagai guztiek egin zutelako bat: inoiz baino postu gehiago izan ziren azokan, eguraldiak ederki lagundu zuen, eta eguerdian zein arratsaldean sekulako jendetza bertaratu zen postuetara, mota guztietako produktuak eta eskulanak ikusi eta eskuratzera. Zerbait zehatzaren bila joan zenak, bertan aurkituko zuen ziur; eta ideia jakinik gabe hurbildu zenak ere, txoratzeko moduko makina bat gauza topatuko zituen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!