Zuhaitz Eguna, gaur Anuskan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 3a, 00:00

Urteroko ohiturari eutsi, eta Zuhaitz Eguna ospatuko dute gaur Astigarragan. Goi­zeko 11:00etan elkartuko dira Anuska inguruan, aurreko urteetan egin bezala; eta bertan, zuhaitz bana landatuko dute 2023 urtean Astigarragan jaio zen haur bakoitzeko. Horrela, iaz jaiotakoak 84 izan zirenez, beste horrenbeste zuhaitz berri landatzea aurreikusi dute, haur horien familia guztiek jaso baitute gonbidapena etxean. Aitzurra daukatenei, era­ma­tea eskatu diete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!