Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani
Erremontea Buruz Burukoa

2018/08/16, osteguna

Hasiera makala, Barrenetxea IVk

Endikaren aurrean 26 eta 30 galduta, puntu bakarra lortu du hernaniarrak. Urriza, beste galtzailearen kontra aritu beharko du larunbatean.

Fabortioa zen hernaniarra, eta esperotakoa betetzen hasi zen Barrenetxea IV, Buruz Buruko bere aurreneko partiduan. Endika zuen aurkari.

Aurreneko zatian nahiko paretsu ibili ziren bi erremontistak, zortzina berdindu arte.

Bigarren bueltan Barre­netxea IV sakea hobeto aprobetxatzen hasi zen, eta 8 puntuko abantaila atera zion Endikari; 18-10. Bazirudien berea zela partidua.

Baina sakean egindako bi akatsek konfiantza galdu ara­zi zioten, eta Endikak aprobetxatzen jakin zuen. Pixkanaka aldea txikitzea lortu zuen, 23-17 eta 24-23, eta aurretik jarri zen, 26-27. Horrela lortu zituen garaipena eta lau puntu, eta hernaniarra, puntu bakarrarekin geratu zen. 

Horrela, hernaniarrak bes­te galtzailearen kontra, Urri­zaren kontra neurtu beharko ditu indarrak, larunbatean. 

Gaurkoan, 16:00etan hasita ohiko erremonte jaialdia izango da Galarretan; ez da Buruz Buruko Txapelketako partidurik izango.