Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani
Arrauna

2018/06/30, larunbata

Euskotren Ligari ekiteko prest, ‘Maialen’ trainerua

Asteburu honetan hasiko du traineru denboraldia, Euskotren Ligarako sailkatze estropadekin. Gaur, 18:00etan Sestaon.

Gaur ekingo dio Hernaniko Maialen traineruak, bere lau­garren denboraldiari; eta bi estropada garrantzitsurekin hasiko du, gainera: bere uda­ko egutegia definituko du­te­­nak. Izan ere, Euskotren Li­ga­rako sailkatze estropadak jo­katuko dituzte, asteburu ho­netan: gaur, arratsaldeko 18:00etan Sestaon; eta bihar, eguerdiko 11:45etan Zierbe­nan. Bi estropadetako lau traineru onenak, Euskotren Ligan lehia­tuko dira aurten, eta gaine­ra­koak, Emakumeen Traineru Elkartearen Ligan.

Aldaketa asko, ilusio bera
«Orain arte egindako lana era­kusteko gogoz» azaldu di­ra arraunlari hernaniarrak, eta taldean aldaketa asko izan di­tuzten arren, ilusioak «bere horretan» jarraitzen duela nabarmendu dute. Xabier Za­bala entrenatzailearen esa­ne­­tara, «ahalik eta udarik txu­kunena» egin nahi dute.

Horretarako, zaleen babe­sa eskatu dute: «joan zaitezte Bizkaiako estropadetara, ka­mi­xeta eta zapi berdeekin!».