Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Hernani
erremontea

2018/04/05, osteguna

Bigarren fasea, etzitik

Gaur ere izango dira partiduak Galarretan, 16:00etan hasita.

Sagardoaren Txapelketak amaitu du aurreneko fasea, eta Barrenetxea IV hernaniarrak eta Zubiri goizuetarrak emai­tza onak lortu dituzte. Se­­gurola eta Barrenetxeak Oia­­lume Zar sagardotegiaren izenean, lehe­nengo postuan bukatu dute, B multzoan hiru partiduak irabazi eta gero. Emaitza horien ondorioz, fi­nalerdietara zuzenean sailkatzea lortu dute.

Zubiri, Utergarekin batera ari da jokatzen Txapelketa, Altzueta sagardotegiaren izenean, eta A mul­tzoan bigarren amaitu dute, bi garaipen eta porrot batekin. Bigarren postuari esker zuzenean fi­nal laurdenetara sailkatu dira eta partidu hori final zortzirenetan gailentzen den bikotearen aurka jokatuko dute.

Final zortzirenak la­run­­ba­tean jokatuko dira, eta gaurko, jaialdi ikusgarria dago antolatuta. Partidu nagusian edo estelarrean Urriza eta Ion, Uterga eta Barrene­txea­ren kontra jokatuko dute.