Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Hernani
Txistulari Jaialdia

2018/03/23, ostirala

Txistulari gaztetxoen grina agerian, bihar

Plazan elkartuko dira herri ezberdinetako txistulariak, etzi.
Plazan elkartuko dira herri ezberdinetako txistulariak, etzi.

Hernaniko XIII. Txistulari Jaialdia izango da bihar eta etzi; gaztetxoen txanda izango da bihar, eta etzi, txistularien topaketak hartuko ditu herriko kaleak goizetik hasi eta eguerdira bitarte. 

Txistularien txanda izango da asteburu honetan, eta  be­raiek jarriko diote erritmoa la­run­bat eta igandeari. 

Urtero bezala, bihar gazte­txoenen txanda izango da; Mi­lagrosan egingo dute txa­pel­ke­ta egun osoan zehar. Goizeko 11:00etan hasiko dira A kate­goriakoak; B mailakoak izan­go dira ondoren; eta han­dik baz­kaltzera joango dira Xa­la­parta elkartera. Arra­tsal­dean jarraituko dute, D kate­goriako taldeekin (17:00etan). Aurrei­kusten dute 18:00ak aldera izan­­go dela sari-ba­naketa.

Etzi borobilduko dute jaial­dia Topaketarekin. Goizeko 10:00etan elkartuko dira txoko askotako txistulariak, eta or­dutik, herria girotzeari ekingo diote, eguerdira arte.  Orduan,       egingo dute bazkaria Otsua-Enea sagardotegian.