Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani
Kaldereroak

2018/02/02, ostirala

Aurreneko zartaginkadak, bertan behera

Plazan egin ohi dute ekitalditxoa kalderero txikiek, kale buelta bukatzeko; aurten ezin izango dute egin.
Plazan egin ohi dute ekitalditxoa kalderero txikiek, kale buelta bukatzeko; aurten ezin izango dute egin.

Eguraldi iragarpenak direla eta, Langile ikastolako gaztetxoek ez dute Kaldereroen konpartsa aterako gaur. Mantendu egingo da, printzipioz, Elur Txorirena bihar gauerako.

Inauteriak gero eta gertuago daude, eta hori iragartzeko, Kaldereroek bisitatuko dute Hernani, Hunga­riatik. Urtero, ostiralez astin­tzen dituzte aurreneko zarta­giak herriko kaleetan barrena Langile ikastolako txikienek, baina aurten ez da hala izango. 

Eguraldi oso kaxkarra ira­garri dute datozen eguneta­rako, hori dela eta, bertan be­hera utzi dute Langile ikas­to­lako konpartsaren irteera. Ho­rrela bada, ikastolan ospatuko dute jaia.
Biharko hitzordua, aldiz,  man­tendu egingo da. Afaldu on­doren, gauez aterako da Elur Txori elkarteko kon­par­tsa, zar­tagiak astintzera. Elkartetik bertatik abia­­­tuko dira 21:00e­tan, eta ohi­ko geldialdiak egin­go dituzte.