Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Hernani
EAJ-PNV Prentsa oharra

2017/05/20, larunbata

«Gure apustua da herriko enpresa eta komertzioei laguntzea»

Herriko enpresei laguntzeko, ekimena jarri du martxan Hernaniko EAJk.
Herriko enpresei laguntzeko, ekimena jarri du martxan Hernaniko EAJk.

Kaxkoko etxeetako leihoak aldatzeko dirulaguntza dela eta, herriko enpresetan aurrekontuak eskatu ditu EAJk.

Hernaniko enpresa eta ko­mer­tzioei laguntzeko apus­tu­a­ri jarraituz, ekimen berri bat abiatu du Hernaniko EAJk, prentsa ohar bidez jakinarazi duenez: «aprobetxatuz Udalak Kaxkoko bizilagunen eskura jarri duen dirulaguntza, etxe­e­tako leihoak aldatzeko, bizi­la­gunei gerturatu nahi izan dizkiegu, leihoak egiten dituz­ten Hernaniko enpresa ba­tzuk», azaldu dute.
Horretarako, enpresa hori­e­tara jo du EAJk, eta aurre­kon­tuak eskatu ditu, gero Kaxko Elkarteari helarazi dizkionak, «leihoak aldatzeko asmoa du­ten bizilagunen eskura egon daitezen».
Iniziatiba horrekin, EAJk sustatu nahi du Hernaniko enpresetan ekoiztu edota sal­dutako produktuen kontsu­moa, eta kontzientziatu nahi ditu hernaniarrak, aurrena herrian bertan bilatzeko.
Aurreratu dute, gainera, ekimen gehiago ere jarriko dituztela martxan, «herriko enplegua sustatu eta enpresei laguntzeko».
Bestetik, eta Kaxkoko leiho­ak aldatzeko dirulagun­tze­kin lo­tu­ta baita ere, oi­na­rrietan aldaketa bat egitea pro­­po­satu du EAJk, diru-sarrera gu­txien dituzten fa­miliei emango zaien diru­la­guntzaren zenba­te­koa haunditzeko.