Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani
udazkeneko programzioa hernanin musika

2016/10/14, ostirala

Rock gaua Milagrosan, Petti eta Etxeko Uztarekin

Petti eta Etxeko Uztak Milagrosan joko dute gaur gauean.
Petti eta Etxeko Uztak Milagrosan joko dute gaur gauean.

Udazkeneko programazioa martxan dago,
eta horrekin, baita Hernani’n Musik zikloa ere. Gaur, 22:00etan, Milagrosa estreinatuko
dute rock doinuek, ‘Petti eta Etxeko Uzta’ musikariekin.

Biteriko Udazkeneko Progra­ma­zioan badira hainbat be­rri­kuntza, eta bat, gaurkoa; au­rrenekoz, Milagrosa erabiliko da, rock kontzertu baterako. Gaueko 22:00etan, Petti eta Etxeko Uzta izango da bertan, Hotzikarak diskoa aurkezteko.
Sarrerak Biterin daude salgai, 7 eurotan.

Garratz eta leun
Sentipenak berpizten dituen kan­tuak eskainiko ditu tal­deak; batzuetan garratz xa­mar, eta besteetan, leun. Pe­tti­ren ahots sakonak eta tal­de­a­ren musikak gorpuztuko dute emanaldia.

Sarrerak, hurrengorako
Bestalde, Udazkeneko Pro­gra­ma­zioak urriaren 20an ja­rrai­tuko du aurrera; salgai daude sarrera Su izan nahi ikuskizun multidiziplinarrerako.