Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Hernani
hernani errugbi elkartea

2016/08/26, ostirala

Harpidedun egiteko aukera, irekita

Harpidedun berrien kuota 60 eurokoa da; lehengoena, eta laguntzaileena, betikoa.

Ireki da Hernani Errugbi Elkarteko harpidedun eta la­guntzaile kanpaina. Ohi bezala, bide bat baino gehiago jarri dute eskerak egiteko, eta bi modutara lagundu daiteke.

Prezio berria, harpidedun berriei
Lehengo kuotak mantendu egin dira, baina harpidedun berriei 10 euro igoko zaie urteko harpidetza.
Horrela, laguntzaileek 30 euro ordainduko dituzte, beti bezala, eta partiduetako sa­rrera arrunta ordainduko dute. Lehendik harpidedunak zirenei ere, kuota mantenduko zaie; 50 euro. Harpidedun berrien kuota, berriz, 60 euro izango da. Hori bai, denak sartuko dira partiduetan as­tero egiten diren zozketetan.

Izena emateko, hainbat bide
Laguntzaile edo harpidedun egiteko, hiru aukera daude. Bata, Landarera jotzea, astelehenetik ostegunera bitartean, 18:00etatik 20:00etara, eta mo­mentuan ordaintzea. Bes­tea, eskaera orria entregatu eta dirua kontu korrontean sar­tzea. Bestetik, nork bere kontu korrontea ematea. Bes­talde, eskaera eta ordainketa klubeko kideren baten bidez egin ahal izango da, aurten ere.
Eskaera orri horiek Lan­da­ren bertan eta webgunean dau­de eskura, edo bestela, Zin­­tzarri, Lizeaga, Aralar eta Ru­fino tabernetan.