Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Hernani
Nagore Goñi ‘Hitz machine’

2016/07/12, asteartea

«Helburua izan da, Donostia 2016ean txertatzea euskera, 52 hizkuntzatara itzultzeko makinarekin»

Oso gustora aritu da Nagore Goñi, ‘Hitz machine’ proiektuan.
Oso gustora aritu da Nagore Goñi, ‘Hitz machine’ proiektuan.

‘Hitz machine’ makina jarri dute Donostiako autobus geltokian, eta proiektuan hartu du parte Nagore Goñi arkitekto hernaniarrak: «oso talde ona elkartu gara, lan giro politarekin». Koordinatzaile eta antolatzaile bezala hasi zen, baina «taldean bat gehiago» izaten bukatu zuen; «eta prozesu hori izan da politena, bakoitza autonomo izatea bukaeran».

«Hizkuntzalariak, informa­ti­­kariak, diseinatzaile grafiko­ak eta arkitektoak aritu ginen elkarrekin. Oso talde anitza osatu genuen, eta adin des­ber­dinetakoak, gainera», azaldu dio Nagore Goñi hernaniarrak, Kronikari.
Eta zertarako horrelako taldea? Ba euskera 52 hiz­kun­­tza­tara itzultzen duen maki­na sortzeko. Hitz machine jarri diote izena, eta Donostiako autobus geltokian dago.


«Lau lagun aritu ginen ‘tornilloak jartzen’, makinaren kaja egiten. Eta oso polita izan zen hori ere. Nik eta Mirenek, arkitektoak garenez, dena milimetroan
neurtzen genuen; eta beraiek, aldiz, etxeko txapuzeroak ziren gehiago»

Hiztegitxo bat, kalean eta eskura
«Bagera euskaltzaleen elkar­te­ak eta Donos­tia 2016k proiektu bat jarri zuten martxan, eus­Ka­rriak, kultur hiriburutzan eus­kera txertatzeko helburua­re­kin», dio Goñik: «eta horre­ta­ra­­ko, euskarri desberdinak pro­posatu dituzte. Hitz machi­ne da horietako bat; hiztegi bat ka­lera ateratzea, oso oina­rriz­koa, euskera eta beste hizkun­tzen arteko itzulpena egiten duena».
Helburu horrekin, Tabaka­lerako Hirikilabs laborategian kokatu zuten proiektua, «han badaudelako baliabideak», eta deialdi irekia egin zuten, pro­i­ektuan lan egingo zuen jende bila: «eta deialdi horretaz apar­­te, ni eta Miren deitu gin­tuz­ten, M-Etxea arkitektura elkar­tekoak, proiektua dinamiza­tzeko, hasierako antolaketa egiteko, diseinu fase bat egin eta lantaldetan antolatzeko...», azaldu du hernaniarrak.

«Oso gustora aritu gara; bakoitzak zeukan bere erronka, proiektu honetan»
Ez zuten epe itxirik finkatu hasieran, taldea nolakoa izan­go zen ez zekitelako. Hiru hila­beteko lana izan da azkenean, «espe­ro genuena baino gehia­go, baina niri oso motza egin zait. Gustora aritu gara lane­an, oso talde ona elkartu gare­lako, lan giro politarekin. De­nak aritu dira gogotsu, hasie­ratik bukaerara. Azken finean, gure aisialdian egiten genuen, baina erronka pertsonal mo­du­ra hartu dugun; bakoitzak zeukan bere erronka, proiek­tu honetan».
Makinaren diseinu oroko­rra finkatu zuten hasieran, denen artean: zertarako zen, ezaugarriak... Eta gero, lantal­detan antolatu ziren: hizkun­tzalariak, hiztegiaren forma­tuan, antolaketan... arituko ziren lanean; informatikariak, programazioan; eta diseinuko kideak, kanpoaldeari forma ematen. «Gainera, oso boro­bi­la izan zen lana, perfil horie­ta­ko jendea zegoelako talde­an», nabarmendu du Goñik.

Donostiako autobus geltokian dago ‘Hitz machine’, eta erraza da erabiltzea: inprimatu, edo mugikorrean gorde daitezke hiztegitxoak.

«Asko gustatu zait, gure erreferente rola erabat desagertu dela»
Behin lantaldetan banatuta, eta proiektuak aurrera egin bezala, kontatzen du herna­nia­rrak «gero eta autono­moa­goak» izan direla denak: «oso polita izan da prozesu hori. Asko gustatu zait, Mirenen eta bion erreferente rol hori era­bat desagertu dela. Bukaeran, kide bat gehiago ginen».
Makinaren diseinuan aritu da Goñi, eta gero, baita maki­na montatzen ere: «lau lagun aritu ginen tornilloak jartzen, makinaren kaja egiten. Eta oso polita izan zen hori ere. Nik eta Mirenek, dena mili­metroan neurtzen genuen; eta beraiek, aldiz, etxeko txapu­ze­roak ziren gehiago».

Momentuan inprimatu, edo mugikorrean gorde
Makina eginda, autobus gelto­kian jarri dute, «barruko plaza bat bezala delako, pasozko toki bat». Eta oso erraza da bere funtzionamendua; 52 hizkun­tze­tako bat aukeratu, eta esan nola nahi dituzun itzulpenak: momentuan inprimatuta, folio batean; QR kodigo baten bi­tar­tez mugikorrean deskar­ga­tze­ko; edo papereko jolasak osa­tze­ko, tolestuz».