Saskibaloia

Mutilen bi taldeak etxean, eta Mundarroko neskak kanpoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00
Asier Sanchez, Mundarroko joko banatzailea

Gaur jokatuko dute Hernaniko mutilek, eta bihar Mundarrokoek, kiroldegian. Gaur ariko dira Mundarroko neskak ere, Tolosan.

Astebeteko atsedenetik bueltan, zita bana izango dute gaur eta bihar, Hernaniko eta Mun­darroko talde nagusiek. Etxean ariko dira, mutilen Gipuzkoako lehenengo mailako bi taldeak, bosgarren jardunaldian; eta kanpoan jokatuko du Mun­da­rrok, Tolosan, nesken bigarren mailako bigarren partidua.

Gaur arratsaldean jokatuko du Hernanik, Debasket taldearen kontra, 18:00etan hasita ki­roldegian. Bina garaipenekin daude, bi taldeak.

Mundarroko mutilek, berriz, bihar goizean jokatuko dute, 11:00etan hasita kiroldegian, Internacional taldearen kontra. Hiru garaipe­nekin daude do­nos­tiarrak, eta bakarra lortu dute astigartarrek; baina bigarrena lortzeko asmoz aterako dira.

Gaur bertan ariko dira Mun­darroko neskak, baina Usabal kiroldegian jokatuko dute be­ra­­iek, Lila Takeren kontra, eguer­diko 13:45etan. Aurrenekoa ira­bazi ondoren, hasiera onari se­gida eman nahi diote gaur.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!