2020ko egutegia osatzeko, bilera gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 15a, 02:00

Mendiriz Mendi elkartea da­goeneko hasi da datorren urtean pentsatzen, eta 2020ko egutegia prestatzeko, bilera deitu du gaurko.

Iluntzeko 20:00etan hasita izango da, eta deia luzatu diete ideia edo proposamenen bat dutenei. 

Irteera helduek, igandean

GR11ren 6. etapa egingo dute igandean, elkarteko helduek, Aezkoako Hiriberri eta Otsa­gabia lotzen dituena. Joan nahi duenak, etzira arte izango du apuntatzeko aukera, elkar­teko lokalean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!