10 ordu pasata Aitzol Arregi hernaniarrak, Konako Ironmanean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 15a, 02:00

Munduko Ironman txapelketa izan da pasa den larunbatean Konan (Hawaii), eta bertan izan da Aitzol Arregi hernaniarra, beste behin. 10:04:37ko denborarekin osatu zuen pro­ba; 3,86 kilometro egin zituen igeri, 180 kilometro bizikletan eta 42,2 kilometro, korrika.

Hain zuzen, 67garren izan zen bere kategorian, 45 eta 49 urte bitartekoen artean. 

10:04:37 denboran osatu zituen hiru probak atleta hernaniarrak.

Kategoria horretan, Alexan­dre Vinokurov izan zen azkarrena, 08:48:24 denbora eginda.

Sailkapen orokorrean, aldiz, Jan Frodeno alemaniarra izan zen garaile (07:51:13).

Emakumeetan, Anne Haug alemaniarrak irabazi zuen, 08:40:10 denbora eginda. Eta 45 eta 49 kategorian, aldiz, Janette Dommer gailendu zen, 09:45:44 denboran hiru probak bukatu ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!