Denboraldia hasteko festa larunbatean, eskubaloi taldeak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 15a, 02:00

Urteroko zitari eutsiz, denboraldi berriari ongietorria eman­­go dio larunbat honetan Her­na­ni Eskubaloi Taldeak. Goi­zeko 10:30etan hasita izango da fes­ta, Tilosetan.


Street Handball txapelketa, hasteko

Street Handball txapelketarekin emango zaio hasiera egunari. Goizean izango dira partidu gehienak, eta arratsaldeko 16:30etan hasita, finalak. Arra­tsaldeko 18:00etarako aurreikusi dute txapelketako sariak banatzea.


Eguerdian, ekitaldi nagusia

Txapelketaren lehenengo zati­a­ri festaren ekitaldi nagusiak emango dio segida. Eguerdiko 13:00ean izango da Tilosetako kioskoan, eta Hernaniko Esku­baloi Taldearen talde guztiak aurkeztuko dituzte bertan.

Ondoren, taldekide eta ja­rraitzaile guztiak mahaiaren bueltan elkartuko dira, bazkari eder batekin gozatzeko asmoz. 


Beste txapelketa bat, baita ere

Ordubete beranduago, beste txa­­­pelketa bat izango dute: 7 metrotik jaurtiketa txapelketa, hain zuzen. 

Street Handball txapelketari bukaera eman ondoren, bingoan aritzeko aukera izango dute Tilosetan daudenek, 18:30etatik aurrera. 

Musikarekin bukatuko da festa, 19:00etatik gaualdera arte. 

Egun osoan zehar, ohi bezala, ez dira faltako HET-ren materiala eskuratzeko denda, ezta pintxoak eta edariak eskuratzeko taberna ere, herritar guztiei zuzendua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!