Ikuskizuna eskaini zuten Jauregin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 15a, 02:00

Larra eta Basozabalen arteko apustuak irudi ederrak utzi zituen igandean. Jende asko hurbildu zen eta eguraldia lagun izanda ikuskizunak irabazi zuen. Hego haizearekin hasi zen apustua, baina segan hasi aurretik giroa zerbait freskatu zen eta horrek deneri lagundu zien. Lekua ere aparta da; Jauregiko belardia bezalako tokia bilatzea horrelako lehiarako zaila da. Emaitzaren emozio faltan, bi kirolari es­for­tzu bizian ikustearekin gozatu zuten hurbildutakoek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!