Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Hernani Astigarraga

2019/10/10, osteguna

Exposito eta Labaka, Tolosaren kontra

Hodei Exposito sake bat egiten, Herriarteko Txapelketaren finalean.
Hodei Exposito sake bat egiten, Herriarteko Txapelketaren finalean.

Hodei Exposito astigartarrak eta Iñigo Labaka hernaniarrak gaur jokatuko dute, senior mailako esku pelota partidua, ohorezko mailan; Her­naniko frontoian, 19:30etan, Tolosako Labaka eta Telletxearen kontra. Bestetik, palan ere badiztuzte gaur partiduak Mundarro eta Hernaniko palistek. Mundarroko Ganix Urdangarin eta Beñat Zubiarrain Lizardi taldearen kontra ariko dira, 20:00etan Ibaetako frontoian. Eta Hernanik bi partidu jokatuko ditu: 19:30etan Azkoitian, Alain Agirrek eta Beñat Garmendiak; eta mutilen bigarren mailako taldeak, 20:40etan Altzan.